ZerbitzuakWeb orria sarean zintzilik dagoela ikusirik, lan guztia amaitu dela pentsatzen da, baina etekina lortu nahi bada, edota, web orria dinamikotasun batean sartu nahi bada edukiak eguneratuz, mantenu jarrai bat ematea da egokiena.
Web mantenuak, gure enpresaren filosofia dela eta, garrantzi handia hartzen duen zerbitzua da.
Proiektu bakoitza mundu bat dela jakinik, bakoitzaren beharrak desberdinak izaten dira, batzuek, aldaketak oso maiz egin beharko dituzte, eta besteek aldiz, oso kasu zehatzetan. Halaber, email edota euskarri multimedia bidez, proiektu bakoitzaren arduradunei, jakinaren gainean egongo da sareko azken nobedadei buruz, modu honetan, beraien lehiakide diren enpresen gainetik egongo dira momentu oro.
Bezeroak edozein unetan eros ditzake txartelak, eta egoki ikusten duen momentuan erabil ditzake. Aipatu, edozein eragiketa egin baino lehen (edukiak aldatu, web hosting-a alokatu, ...), bezeroari aurrekontua egingo zaiola, zenbat tiket kostatuko litzaizkion zehazturik.
Bezeroak ez badu txartel sistema erabili nahi, beraien web orrialdean aldaketa edota inplementazio berri bat ordaintzeko, aurrekontu bat egingo zaio, aldaketak egiteko beharko diren orduen arabera.