1.Lan metodoa
HamaikaWeb enpresan lan metodología zorrotz bat jarraitzen dugu, prozesu honetan bezeroa inplikatzen dugu web orrialdearen kalitatea duda guztietatik at geratzen delarik, bai estetikan, bai edukian, bai adikortasunean. Eta hau dena bezerora egokitzen den aurrekontuekin.
Horretarako prozesu oso bat planifikatzen dugu, bertan eman beharreko pauso guztiak zehazturik geratzen direlarik web orrialdearen konfigurazio arrakastatsu bat lortu arte. Bezeroa inplikatzen dugu, bai, baina benetan beharrezkoa den faseetan bakarrik, horrela kontrolpean izango ditu beragan eragin handien duten ataletan (adibidez, edukietan). Hala ere, HamaikaWeb-ek ematen duen aholkularitza etengabekoa da, beraz, ez zara bakarrik egongo.